Ze plan astebururako?

IRAILAK 12
Atalak 2.0: “Artalde” (Larrua proiektua II)
Non: Gasteiz (Araba)
Ordua: 20:00
Sarrera: Gonbidapen bidez
Jordi Vilaseca eta Aritz Lopez-ek zuzendutako dantza proiektu honek estilo, hizkuntza eta diziplina propioa ditu break dance eta dantza garaikidearen artean mugitzen dena. Larrua proiektua Gasteiz eta inguruetan dantza sustatzeko helburuarekin jaio da.
Beltza Weekend 2019 (Irailak 12tik 14ra)
Non: Zentral, Iruñea (Nafarroa)
Sarrera: Bonua 42 euro, eguneko sarrerak 19-25 euro bitarte
Beltza Weekend jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko do aurten inoiz baino berrikuntza gehiagorekin. Zentral soul, blues, R&R, swing eta boogie estiloz beteko da inoiz baino programa anitzagoarekin. Gainera, kanpoan zenbait doako kontzertu ere eskainiko ditu.
IRAILAK 13
Donostia Festibala 2019 (Irailak 13 eta 14)
Non: Donostiako hipodromoan
Noiz: 18:30etatik aurrera
Sarrera: Bonua 59 euro, eguneko sarrera 32 euro
Bete-betean dauden talde bertako zein kanpoko talde ugari elkartuko dira bi egunetan. Horien artean egongo dira Tremenda Jauria, IRA, La Pegatina, Nator y Waor, Mala Rodriguez, Rukula, Joseba Irazoki eta Lagunak, Kaskezur, Carolina Durante eta Carlos Sadness.
Biznaga + Bullet Proof Lovers + Tilikum
Non: San Martin auzoko plaza, Oñati (Gipuzkoa)
Noiz: 22:00
Sarrera: Doan
Estatu mailako punk eszenako punta puntako taldea Bullet Proof donostiarrekin eta Tilikum talde oñatiarrarekin arituko dira.
Matxet fest (Irailak 13 eta 14)
Non: Juanba Berasategi auditorioa, Pasaia Donibane (Gipuzkoa)
Noiz: 20:00
Sarrera: Aurrez 14, bertan 18 euro
Irailaren 13 eta 14 arratsean Matxet Fest jaialdia ospatuko da Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Auditoriumean. Ostiral eta larunbatez burutuko dira zuzenekoak eta gauero lau musika proposamen taularatuko dira. Emanaldi bakoitzak 30 minutuko saioak izango dira. Musika egitaru anitza eta koloretsua prestatu dute bi egunetarako. Ikusmina sortu du Jousilouli talde mitikoaren aitzakiak eta horregatik larunbaterako sarrera guztiak agortu dira.
Motorpsycho
Non: Dabadaba, Donostia (Gipuzkoa)
Noiz: 22:00
Sarrera: 15 euro
Psikodelia eta rock progresiboa gustuko badituzu galdu ezinezko zita duzu Motorpsycho norvegiarren eskutik.
IRAILAK 14
Los Hermanos Cubero
Non: Arrasate (Gipuzkoa)
Noiz: 20:00
Sarrera: Doan
Azken disko triste baino beharrezkoa aurkezten dabiltza Cubero anaiak. Oraingo honetan Kulturate Akustikoaren egitarauaren barruan arituko dira zintzotasuna eta pasioa helarazten.
Kurkuma + Joseba B. Lenoir Trio + Joseba Irazoki eta Lagunak
Non: Kataku ostatua, Bera (Nafarroa)
Noiz: 20:30
Sarrera: Doan
Jaialdi bikaina osatu du Berako Kataku ostatuak larunbat gauerako. Egungo rock eszenako laginik interesgarrienak zein baino zein arituko dira airea musikaz apaintzen.

Argazkia: Beris photography
Petti
Non: Eskoriatza (Gipuzkoa)
Noiz: 22:30
Sarrera: Doan
Bere ahots ederraz Petti beratarrak eskoriatzako Emakumeen plaza bateko du hurbiltzen den oro txundituz.
IRAILAK 15
Amorante
Non: Plateruenako terrazan, Durango (Bizkaia)
Noiz: 13:00
Sarrera: Doan
Poteatzeko orduan hurbildu Plateruenako terrazara, bertan Amorante arituko da ordu atsegin horiek are eta atseginago bilakatzen.
Birkit
Non: Artium, Gasteiz (Araba)
Noiz: 20:00
Sarrera: Doan
“Igandeak” lelopean ziklo berri bati hasiera eman diote eta igande honetan Birkit bakarlariaren dotoreziaz gozatzeko aukera edukiko du bertara hurbiltzen denak.