Ze plan?

Ze plan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-5/@@download/image/gaztezulo_dothe_1471521529.jpg
2016/08/18
berria
Dagoeneko sartu garaabuztuko bigarren hamabostaldian, baina ez dadila festa amaitu! Geroz etaozenago entzun daiteke Marijaiak dakarren aste osoko festa! Eta festaz nazkatubazara, adi Euskal Herriko gainontzeko txokoetan prestatu dituzten proposamenei!

BILBO: ASTE NAGUSIA

Gasteiztar eta donostiarrek ajea pasatzenduten bitartean, iritsi da bilbotarren txanda! Badator Marijaiaria, etaabuztuaren 20tik aurrera, musikak Bilboko bazterrak bustiko ditu.

Txosnetan entzungo diren talde batzuk: Algaran, Fundacion Tony Manero, NorthEast Ska Jazz Orchestra, Gansos Rosas eta Bon Scott Revival Show, EskeanKristo, Niña Coyote eta Chico Tornado, Itziarren Semeak, The SoulbreakerCompany, Mamba Beat, Sermonds, Akatz eta Bilbomatiks.

Rock doinuz jantziko da Kafe Antzokia,Abandoibarra eta Stage Live aretoa Bilboko Aste Nagusian: Ken Zazpi, Izal,Carlos Baute, Edurne, Mago de Oz, Grises, Cobra eta Smoke Idols, besteak beste.

Pinpipilinpauxan, berriz, besteak beste, LasFellini, Malena Gracia, Rebeca, Paco Gil era Baccara aterako dira agertokira.

Euskal doinuak nagusituko dira Kaskagorrin,non Itaca Band, Patxadaz, Dj Map-H, D'Rais, Akerbeltz, Sorkun eta En TolSarmientorekin.

 

DONOSTIA: DO THE MUTILATION ERAKUSKETA

Madrilgo Malasaña auzoko La Fiambreran sortu du Alvaro P-ff artistakerakusketa, bere anaiarekin eta The Fly Factoryren zuzendari Juan PerezFajardorekin batera. Rock talde ugarirekin lan egin du hirukoteak, eta doakoerakusketa ekarri dute Tabakalerako Arteuparte aretora. Abuztuaren 31 arte egongoda ikusgai.


IRUNBERRI, NAFARROA: IRATIKO IBAIA BALTSAN JAISTEA
 

Gaur ireki dute Iratiko ibaia baltsan jaistekotaldeetan izena emateko epea. Autobusak Vianatik (7.45), Iruñetik (8.45) etaLizarratik (8.15) aterako dira abuztuak 20, larunbata,  goizean goiz, eta Irunberrira iritsikodira 9.45ean. Abentura amaitzean, 19:30ean itzuliko dira.


* Izena emateko sakatu hemen.


ARABA: ARAIA-ASPARRENEKO UMORE ANTZERKIJAIALDIA

Arabako herriak antzerkiz jantziko diraAraia-Asparreneko Umore Antzerki Jaialdiarekin. Guztira 37 emanaldi eskainikodira abuztuaren 28a arte, eta 17 herrietara bidaiatuko dira antzerkikonpainiak, hala nola, Abezia, Amurrio, Aramaio, Bastida, Gesaltza Añana,Kuartango, Laudio, Luiaondo, Maeztu, Markinez, Okondo, Urizaharra, Rivabellosa,Salcedo, Zaitegi, Zambrana eta Zekuiano herrietara.