Zazpiak bat

Zazpiak bat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zazpiak-bat/@@download/image/D_Pintxos_Zazpiak_bat.jpg
2012/10/05
kritika
Testua: Asier Kortabarria
D-Pintxos
133.zenbakia
Zazpiak bat
Legazpiko taldearen aurkezpen lana da honakoa; txukuna eta musikalki ondo jorratua. Punk ukitudun rocka oinarri hartuta, haize instrumentuekin osatu dute koktela. Hitzei dagokionez, konpromiso sozial eta politikodun letrak dira nagusi, umorearentzat eta amodioarentzat tokirik baden arren. Oro har, debut ona soinu aldetik eta musikalki dantzagarria, nahiz eta akaso ez dakarten berrikuntza handiegirik antzeko ildoko taldeek azken aldian eskainitakoarekiko. Ikusi egin behar nolako bidea jarraitzen duten, estreinaldia ez zaie gaizki joan eta.