Zazpi aukera gehiago Berri Txarrak ikusteko

Zazpi aukera gehiago Berri Txarrak ikusteko Gaztetxe eta areto txikietan izango dira emanaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zazpi-aukera-gehiago-berri-txarrak-ikusteko/@@download/image/jarraia172300.jpg
2019/10/11
albiste-laburra
Gaztetxe eta areto txikietan izango dira emanaldiak.
Zazpi aukera gehiago Berri Txarrak ikusteko

Datorren ostiralean, Amurrioko Burubio Kultur Elkrtean (Araba) izango dira; larunbatean, Baionako Zizpa gaztetxean, eta, igandean, Elorrioko gaztetxean (Bizkaia). Taldeak beste lau kontzertu emango ditu hurrengo astean. Urriaren 24an, Getxoko Muxikebarrin (Bizkaia) izango dira; urriaren 25ean, Bermeoko Kafe Antzokian (Bizkaia); urriaren 26an, Hernaniko Oialumen (Gipuzkoa) eta urriaren 27an, Larragako La Lagunan (Nafarroa).

Sarrerak igandean jarriko dira salgai, 19:00etatik aurrera. Amurrio, Baiona eta Elorrioko gaztetxeetako emanaldietarako sarrera fisikoak salduko dira soilik. Gainontzekoetarako, sarean izango dira salgai.