Zapatila hauek mundu guztia zoratu dute

Zapatila hauek mundu guztia zoratu dute Crowdfunding bidez hasi ziren, eta 50 egunetan 2,1 milioi euro lortu dituzte; zein da sekretua? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zapatila-hauek-mundu-guztia-zoratu-dute/@@download/image/Tropic_breeze_black_2-1.jpg
2018/07/17
albiste-laburra
Crowdfunding bidez hasi ziren, eta 50 egunetan 2,1 milioi euro lortu dituzte; zein da sekretua?
Zapatila hauek mundu guztia zoratu dute

Tropic izena du markak, eta Bartzelonako gazte batzuek sortu dute. Zapatilak saltzen dituzte, haiek diseinatuak; bidaiarientzat propio egindako zapatilak dira, eta hainbat ezaugarri nahasten ditu; trekking zapatilena, txankletena, ibaiko sandaliena eta kiroleko zapatilena. Lauak batean. Ideia bidaiatzen etorri zitzaien, eta crowdfunding bat jarri zuten martxan; ordu bakarrean lortu zuten helburu maximoa!

 

Hala, lehen egunean 100 mila euro eskuratu zituzten, eta 50 egunean dagoeneko 2,1 milioi irabazi dituzte. Eta nola lortu dute horrenbesteko arrakasta denbora gutxian? Sortu dituzte zapatilek diseinu polita dute, arinak eta erosoak dira, edozein lekurako balio dute, eta onena, busti egin daitezke. Beraz, bidaiatzeko oinetako perfektuak dira. Zer iruditzen zaizkizu?