Zapatak ala azala?
'Skin Heel' hauek Fecal Matter bikote diseinatzaileak egin ditu; adi prezioari!

Badakigu Halloween dagoeneko igaro dela, baina moda kontuek noizbehinka izutzen jarraitzen dute! Adi Fecal Matter bikote diseinatzaileak sortu dituen takoidun zapata bitxi hauek. Skin Heel izendatu dituzte, eta oinaren hezur-haragizko jarraipen beldurgarri bat ematen dute.
Baina hori ez da harrigarriena; Fecal Matterren diseinuak 10.000 euro balio dute, eta dagoeneko agortu dira. Gustuko izan ala ez, onartu beharra dago diseinua errealista dela!