Zaldien haize egokitua

Zaldien haize egokitua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Zaldiak animalia ikusgarriak eta lasterketarako makina bikainak dira. Kanadako ikertzaile batzuek esan dutenez, zaldiek, lasterka ari direnean, haize egokitu sistema berezia erabiltzen dute. Airea arnas sistematik atera eta ondorioz, burura doazen arteriak hoztu egiten dira. Honenbestez, burmuina ez da gehiegi berotzen eta lehertzeko arriskuak gutxitu egiten dira.