Zaldi rodeoak

Las Vegasen debekatu egin dute rodeo ikuskizunetan zaldiak sokaz harrapatzea. Estatuko legegileek abuztuan bozkatu zuten ekintza jakin hori galarazten duen legearen alde, eta ondorioz, bekatuaren hirian egitekoak ziren zaldi rodeoen Munduko Serieak bertan behera geratu dira. Animalien eskubideen aldeko aktibisten hitzetan, ekintza lazgarri eta arriskutsua da; AEBetan bizi diren mexikarrek aldiz, 1.600ean beren sorterrira joandako espainiarrengandik jaso ohitura defendatzen dute. Neurriak haien kultura arriskuan jartzen duela diote, zaldi rodeoak hanka-motz uzten baititu ekintza ikusgarriena galarazteak.