Zakur klonatuak

Zakur klonatuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakur-klonatuak/@@download/image/2009946521seul_zakur_klonatuak.jpg
2012/12/13
berria
Seul Hego Koreako hiriburuko aireportuan klonatutako zakurrak erabiltzen hasi dira droga trafikoaren aurka aritzeko. Drogak atzemateko hezitako Chaser nekazari-zakurraren klonak dira sei polizia-zakur berriak. Seulgo Unibertsitateko zientzialariek klonatu zituzten animaliok. 2007an jaio ziren, eta 16 hilabeteko entrenamenduaren ostean, lanean jarri dituzte, aireportuan. Dirudienez, ez da erraza zakurrak halako lanetan heztea. Izan ere, hamar animalietatik hiru baino ez dira gauza drogak atzemateko. Horregatik erabaki dute klonatutako zakurrak erabiltzea. Eraginkortasun ziurtatua.