Zakur gehiegi

Samoan –Polinesia– arazo larria dute kaleko zakurrekin: milaka dira, turistak baino gehiago, eta nahieran dabiltza hiri nagusietako kaleetan zehar. Legebiltzarrak hauen kontrolerako hainbat proposamen plazaratu ditu eta, guztien artean, Tole’afoa Apulu Fa’afisi hezkuntza ministroarenak harrotu ditu hautsak; zakur hauen haragia ontziratu eta esportatu nahi du!