Zakila fedez moztua

Zakila fedez moztua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakila-fedez-moztua/@@download/image/2010635165Zakila_fedez_moztua.jpg
2012/12/13
berria
Barrankillako (Kolonbia) 46 urteko herritar batek bere burua zikiratu du bere bizilagun batekiko sentitzen zuen erakarpen fisikoari, tentazioari, aurre egiteko. Gizonak hitzez hitz bete omen du San Markosen ebanjelioak 9. kapituluan dioena: "Zure eskuak bekatura bazaramatza, moztu". Eskua ez, berak zakila moztu du. Ene! Odoljarioak ikaratuta oihuka hasi zen eta berarekin bizi diren senitartekoek korrika batean eraman zuten ospitalera. Bertan osatzen ari da orain, eta ahalmen sexuala berreskuratu dezakeela esan dute operatu zuten urologoek. Hau bai San Markosen miraria!