Zaharrak berri

Edozein berrikuntzak egundoko garrantzi duen garaiotan, behingoagatik horiek ahaztu, eta "kontu zaharrak" ekarri behar dizkiegu gogora. Zuen memoria astintzera gatoz: normalean koadrilan, etxean edo lagunartean egin ohi den gogoratze saio horietako bat egiteko.
Gutako askok oso gogoan ditugu gure lehenengo kontsolak. "Atari" izenekoa, esaterako, lehen kontsola izan zen gutako askorentzat. Gaur egun, kontsola hauekin jolasteko aukera dugu emuladoreen bitartez. Emuladoreak, errepikatu egiten du ordenagailuan garai batean kontsolak egiten zuena. Jokoak sartzeko, ROM izeneko fitxategiak aurkituko ditugu. Hain zuzen, horiek dira gure emulagailuarekin ireki behar ditugun fitxategiak estralurtarrak hiltzeko, edo bi makilez egindako tenis jokalariekin jolasteko. Orrialde honetan, "Atari 2600" kontsolarentzako emuladoreak eta ROMak aurkituko dituzue:www.emulatronia.com/consolas/a2600.htm.
Nintendoren NESa eta SEGAren Master Systema dira gogoan ditugun beste kontsola batzuk. Izan ere, Mario Bros eta Sonicen arteko borroka komertzialak ez dira erraz ahaztekoak gero!
www.retrones.com Orrialde honetan, Nintendoko NES kontsolari buruzko edozer gauza aurkitzeko aukera duzue: emuladoreak, jokoak, bitxikeriak eta abar. Batzuek malkoak isuriko dituzue Donkey Kong edo Mario Brosen joko zaharrak ikusterakoan! Kontsolari buruzko informazioa eta irudiak ikusteko,
www.museo8bits.com/nes.htm orrialdera jo ezazue. Emuladoreak eta ROM (jokoak) aurkitzeko loturak, aldiz, ondorengo orrialdean aurkituko dituzue: www.emulatronia.com/consolas/nes.htm.
alexkidd.com SEGAren Master Systemari buruzko museoa kausituko duzue orrialde honetan: kontsolaren irudiak, jokoen azalak www.museo8bits.com/sega8_ms.htm gunean, berriz, bere garaian kontsola honek izandako mota guztiak eta ezaugarriak topatuko dituzue. Emuladoreak eta ROMak aurkitzeko: www.emulatronia.com/consolas/ms.htm.
Beste kontsolei buruz zerbait jakin nahi izanez gero, berriz, www.emulatronia.com/consolas orrialdera jo ezazue.
Zoritxarrez, orrialde hauek guztiak gazteleraz edo ingelesez daude. Euskaraz aurkitu dugun bakarrenetakoa www.euskalnet.net/kdiez/euskara/links.html da. Lerrootatik, animoa eman nahi diegu gai hauei buruz euskarazko orrialde bat sortu nahi nahi dutenei.
Eta telebista zer?
Gogoan al duzue TVE1 telebista kateko "La bola de Cristal? haurrentzako programa izugarri hura? Ziur oroimenean dituzuela hango sorgin aspertua, elektroiratxoak, Alaska, Monsters familia eta gainontzeko freak koadrila. Orrialde honetan, programa hari buruz informazio asko topatuko duzue, eta zuen oroitzapenei hautsa kentzeko balioko dizue: www.electroduendes.net
ETB 1eko lehenengo marrazki bizidunak eta programak gogora ekarriz, seguru nago gogoan izango dituzuela Ferdy izeneko zapi gorridun inurriaren marrazkiak: www.dibuani.com/paginas/ferdy_main.html. Dena den, euskarara itzulitako marrazki bizidun japoniarrak bereziki famatuak izan ziren Euskal Herrian; Arale da horietako bat (www.powzone.com/AraleMates), edo Dotakon (www.anime-info.co.uk/tvdb/tvdb176.htm) edota famatuena, Dragoi Bola (http://bilbaobasket.webcindario.com/dragoi_bola/dragoi_bola_menu.htm). Aipatutako orrialdeetan marrazki bizidun hauen abestien hitzak, irudiak eta animazioak aurki ditzakezu.
Badakigu kontu asko ahaztu zaizkigula, baina www.dibuani.com/index800.html orrian txikitan ikusitako marrazki bizidunen bilduma handia topatuko duzue: Fraggleak, Maya erlea, Auto Eroak, Gadget inspektorea, Mazinger Z eta abar.
Gurekin harremanean jartzeko: juliuska@euskalerria.org
www.oihutegia.com
Txat soila baino askoz gehiago da Oihutegia! Oihutegian, lagunak barra-barra egingo dituzu, baita ligatu ere! Jantzi arropa, aukeratu gehien gustatzen zaizun aurpegia, eta ekin gogor! Eta euskaraz!
www.aramaio.com
Argazki Blog euskalduna. Argazki bilduma zabal eta ikusgarria topa daiteke bertan.

Gogoan al dituzue Pez goxokiak? Arakatu ezazue www.pez.com orrialdea, eta laster asko gogoratuko zarete. Goxoki hauek erabateko eromena sortu dute Interneten, eta jende asko ari da bilduma egiiten. Interneten egiten diren enkanteetan, zenbait gaiek prezio izugarriak hartzen dituzte. Orrialde honetan, karamelu hauek gaika topatuko dituzu: www.collectingpez.com. Bestelako gauza bitxiak ere aurki daitezke, aita noel beltz bat, adibidez: www99.big.or.jp/~takeo/pez/collection/dispenser/blacksanta.html.

Ezinbestekoak

Pez goxokiak