Zabortegiko doinuak

Zabortegiko doinuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabortegiko-doinuak/@@download/image/zur_lur_orkestr_1396509962.jpg
2014/04/07
albiste-laburra
Asunción hiriko Cateura auzoan, Paraguain, bada musikari nerabez osaturiko orkestra bat. Datozen hilabeteetan Hego Amerikako hainbat herrialdetan ariko dira Metallica talde estatubatuarraren hasierako gonbidatu gisa. Horra arte, ezer berezirik ez, lorpena nabarmena bada ere. Baina hemen dator albistea: orkestrako 22 musikariek auzuneko zabortegian bildutako materialekin egindako instrumentuak jotzen dituzte! Mahai-tresna zaharrak, hodiak, herdoildutako txanponak… doinu iturri bilakatu dituzte.