Zabalkundeak eragindako desagerpena

Zabalkundeak eragindako desagerpena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalkundeak-eragindako-desagerpena/@@download/image/mundua_lowfield_1393855283.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
Zabalkundeak eragindako desagerpena
Lowfield Heath herrixka (Erresuma Batua) 1970ean desagertu zen, Gatwick aerodromoa nazioarteko aireportu bilakatu zutenean. Gaur egun, industriagunearen erdian, Grade II eliza da zutik dirauen jatorrizko eraikin bakarra. Aireportuaren zabaltze lanak hasi zirenean bertatik alde egiteko eskariari uko egin zioten bizilagunek, gobernuaren laguntzak eskasegiak zirelako; baina 70eko hamarkadan hegazkinen trafikoak ikaragarri egin zuen gora eta zarata jasanezina bilakatu zen. Orduan bai, gauetik goizera, hutsik geratu zen herria. Uneotan Stanswell Moor, Charlwood eta All Hallows herriak ari dira Heatrow, Gatwick eta Grain aireportuen zabaltzearen aurka borrokan.