Zabalik dago Topaguneak antolatutako KAMERATOIAn izena emateko epea

Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren zazpigarren edizioa antolatu du aurten. Gazte euskaldunen sormena sustatzen duen lehiaketan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta ekainaren 24a izango da horretarako azken eguna.
Uztailaren 9an Urdulizko Kultur Etxean bilduko dira lehen aldiz kameratoilariak, lehiaketarako egin beharko duten bideoaren gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda denek batera jasotzeko. Hortik aurrera, bost eguneko epea izango dute bideoa pentsatu, grabatu, editatu eta aurkezteko eta uztailaren 14an, beranduenez, aurkeztu beharko dituzte epe horretan egindako lanak.
Uztailaren 23an, epaimahaiaren lanaren ondoren, Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean elkartuko dira berriz, lan guztiak ikusi eta irabazleen izenak jakiteko. Egunean sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziapean zabalduko dira. Topaguneak lizentzia hori aukeratu izan du azken urteetan, copyright ezagunak ez bezala, sormen lanean zabalkundea ahalbidetzen baitu eduki kulturalak erabiltzeko lizentzia. Horri esker, lehiaketarako sortutako hainbat bideo herriz herri doan Laburbira film laburren zirkuituan txertatzen du.
Aurreko edizioetan Eibarren, Aiaraldean, Elgetan, Donostian, Bermeno eta Ermuan parte hartu duten gazteek argi utzi dute gazte euskaldunen artean hori eta gehiago egiteko irudimena eta gaitasuna dagoela. Lehiaketaren inguruko informazio guztia Kameratoiaren webgunean aurki daiteke eta bertan izena emateko aukera ere izango du parte hartu nahi duenak:www.kameratoia.com.