Zabalik dago herrien izen-ematea Euskaraldian

Ireki dute herriek Euskaraldiaren 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko izen-emate epea. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Euskaraldia auzoan, herrian zein eskualdean antolatu daiteke. Are gehiago, herri txikien kasuan, interesgarria izan liteke eskualde gisa aritzea eta indarrak batzea. Bakoitzaren eremuan modu egokienean koordinatzea da helburua.
Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean egingo dute. Hala, herriren batean Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena antolatzeko baldintza egokirik ez baldin badago, entitate gisa izena emateko aukera irekia dute orain. Herriren batek tarte horretan aktibazioa burutzeko arazorik baldin badu info@euskaraldia.eus helbidera idatzi dezake.
Bestalde, herritarren izen ematea irailean irekiko da; belarriprest edo ahobizi figurak zehaztu dituzte, eta norberak nahi duenean eman dezake izena. Herriak martxan jartzeko garaia da!