Zabalik da Ikusezin Zinema Jaialdira lanak bidaltzeko epea

KCD Kultura, Communication y Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak aurten bosgarren aldiz antolatuko du Bilbon Ikusezin Zinema Jaialdia ‘Film Sozialak’ irailaren 26tik urriaren 3ra bitarte, eta maiatzaren 1era bitarte zabalik izango da lanak bidaltzeko epea.
Aurtengoa bosgarren urtea izango du Ikusezin Zinema Jaialdiak. Bilboko KCD Kultura, Communication y Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak komunikazio unibertsala eta pluralaren alde egiten duen lanaren baitan antolatutako jaialdia da, eta baliabide gutxiko film sozialak ezagutaraztea du helburu. Horregatik, deialdia erabat irekia den arren, herrialde txiroetan edota norbanakoen eskubideak urratzen dituzten horietan ekoitzitako lanak hobesten dituzte.
Zinemaldiaren helburua gizartea islatzea da, eta genero arteko ezberdintasunak, giza-eskubideen urraketa, justizia eza, kulturartekotasuna, elkartasuna, kooperazioa eta ingurunea dira, besteren artean, landu nahi dituzten alorrak.
Honenbestez, gizarte-gaiak lantzen dituzten proiektu oro ongietorria izango da, eta film labur, film luze, dokumental nahiz animazioko lanak onartuko dituzte antolatzaileek. Halaber, jatorrizko hizkuntza gazteleraz ez duten lanek azpitituluak eraman beharko dituzte.
Entrega
Lanak bidaltzeko epea maiatzaren 1era bitarte izango da zabalik, eta ondoren Aukeraketa Batzordeak zinemaldian proiektatuko diren lanak hautatuko ditu. Dagoeneko 73 lan jaso dituzte!
Uztaila amaiera alderako finkatuko dute lan bakoitzaren emisio eguna, eta hala, irailaren 26tik urriaren 3ra bitarte luzatuko den Ikusezin Zinema Jaialdiaren egitaraua osatuko dute. Orotara zortzi sari banatuko dituzte, eta irabazleek diru-sari potoloak eskuratuko dituzte.