Zabalik da Esaera Zaharren XX. Txapelketan izena emateko epea

Sopelako Udalak eta herriko AEKk antolatuta, beste urte batez Esaera Zaharren Txapelketa egingo dute apirilaren 27an, larunbata. Izena emateko epea hilaren 22ra bitarte izango da zabalik, eta parte hartzaileak taldeka aritu beharko dira, goizean kanporaketa saioan eta arratsaldean finalean.
Txapelketa polita eta originala da, dudarik gabe, azken 20 urteetan Sopelan antolatzen dutena. Oinarrian oso sinplea da: parte hartzaileek txapelketara joan aurretik 100 esaera zaharreko zerrenda ikasi behar dute buruz; ondoren, lehiaketa egunean, Algortako Bertsolari Eskolako bertsolariek hainbat bertso kantatuko dizkiete, eta taldekideek bertso bakoitzari dagokion esaera zaharra zein den asmatu beharko dute. Dibertigarria behintzat bada, ezta?
Ba bertan izan nahi baduzu, osatu ezazu 2 eta 4 lagun arteko taldea. Jarri izena taldeari, eta denon artean bildu 10 euro. Segidan, eman izena apirilaren 22a baino lehen aitor-f@aek.org edota jose-p@aek.org helbideetara mezu bat idatzita. Haiek 100 esaera zaharreko zerrenda helaraziko dizute… eta hortik aurrera, zorte on!
Egun osoko jarduera
Txapelketa goizean hasiko da, kanporaketa saioarekin. Talde bakoitzak, izenaz gain, zenbaki bat izango du, eta orden hori jarraituz, bertso eskolako lagunek bina bertso kantatuko dizkiete taldeko kideei. Haiek bertso bakoitzari dagokion esaera zaharra zein den asmatu beharko dute, gehienez ere erantzun bat emanda, eta ongi eginez gero bi puntu jasoko dituzte. Aldiz, huts egiten badute, zerrendako hurrengo taldeari pasako zaio txanda, eta honek erantzuna asmatzen badu, puntu bakarra eskuratuko du.
Hala, puntu gehien lortzen dituzten taldeak arratsaldeko finalera pasako dira, eta bertan dinamika bera jarraituz, irabazlearen bila abiatuko dira. Hori bai, Algortako Bertsolari Eskolako lagunen ordez, arratsaldean Xabier Amuriza eta Ane Labaka ariko dira bertsotan.
Baina euskal giro jatorra egun osoan zehar arnastu dadin, antolatzaileek herri bazkaria prestatuko dute eguerdian Sopelako frontoian. Bazkariak, pertsonako, 18 euro balio ditu, eta lehenbailehen ordaintzea komeni da. Horretarako kontu korronte bat zabaldu dute antolatzaileek Ipar Kutxan. (Berau eta gainerako info gehigarria atxikitako dokumentuan duzu).