Zabalik da Dock of the Bay jaialdiko lehiaketan parte hartzeko epea

Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiaren zazpigarren edizioa datorren urtarrilaren 6tik 12ra egingo duten arren, dagoeneko zabalik da lehiaketan parte hartzeko epea. Osatu zure lana eta bidali azaroaren 30a baino lehen!
Dock of the Bay musika dokumentalei eskainitako jaialdia da. Donostian abiatu zuten orain sei urte, eta estatuko naiz atzerriko lanak proiektatzen dituzte urtero Trueba Zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Musika oinarri harturik, beronen alderdi ezberdinak lantzen dituzten obrak aurkezten dituzte, eta zazpigarren edizioa urtarrilaren 6tik 12ra egingo dute. Jaialdiak bi sail ditu: erakusketa eta lehiaketa. Eta azken honetan parte hartzeko epea zabalik da dagoeneko.
2012ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanak onartuko dituzte datorren edizioan, gehienez ere 50 minutuko ikus-entzunezkoak. Noski, aldez aurretik proiektatu gabeak behar dute izan, eta inskripzioa dokumentalaren ekoizleek, errealizadoreek edo lege ordezkariek egin ahal izango dute. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egindako lanak onartuko dituzte, eta aurkeztutako lanen artean, hautapen batzordeak zenbait aukeratuko ditu jaialdian bertan proiektatu eta saria eskuratzeko lehian aritzeko.
Zinea baino gehiago
Zinea eta musika uztartzen dituen jaialdiak, gainera, kontzertuak eta festak barneratu ohi ditu urteroko egitarauan. Aurtengoan, esaterako, Capsula eta Parade aritu ziren, eta doako festa antolatu zuten Le Bukowskin.
Zazpigarren edizioko egitaraua oraindik erabat zehaztu ez duten arren, adi egon jaialdiaren webguneari. Eta hasi zuen lanak prestatzen!