Zabalik da Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketan aurkezteko epea

Pasa den ostegunean irailak 28an zabaldu zen Lesakan, Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketan izen emateko epea, eta urriaren 31a bitarte argazkiak aurkezteko aukera izanen da.
Pasa den urtean, Beti Gazte elkartearen 70. urteurrenaren ospakizunean, antolatu zuten lehen aldiz Lesakan Beti Gazteko argazki lehiaketa, eta aurten zabalik da bigarren edizioan parte hartzeko epea. Argazkien gaia librea izanen den arren, kirol argazkirik hoberenak sari berezia irabaziko du.
Parte hartu nahi duen guztiak, paperean egindako argazkiak aurkeztu beharko ditu, zuri betzean edo kolorean eta editatu gabe. Gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu bakoitzak, JPEG formatuan eta 300 pppko erresoluzioan. Bakoitza, gehienez 30x40 zentrimetroko kartulinan aurkeztu beharko da.
Beti Gazte elkarteak hiru sari emango ditu, 300, 200 eta 100 eurokoak, eta laugarrena sari berezia izango da, kirol argazki hoberenarentzat emango dena. Epaimahaiak azaroaren 6an argitaratuko du erabakia eta azaroaren 6tik 30era bitarte Beti Gazte elkartearen egoitzan argazkien erakusketa izanen da.