Zabalik da Aterpean egitasmoan izena emateko epea

Zabalik da Aterpean egitasmoan izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-aterpean-egitasmoan-izena-emateko-epea/@@download/image/aterpean2_1400746970.jpg
2014/05/22
berria
Dantza Hirian, mugaz haraindidko hiri-piasaieetako dantza jaialdiaren eskutik, datorren asteleheneara bitarte –maiatzak 26– zabalik da Aterpean programan izena emateko epea.


Helburu nagusia gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea du, hain zuzen ere, Dantza Hirian egitasmoak Donostia 2016, Euskal Kultura Erakundearekin eta Biarritzeok CCN Maiandain Ballet taldearekin elkarlanean sortu zuen Aterpean egitasmoak.

Dantzaren esparruan lan egiten dutenei eta beste hainbat arte-diziplinetan dantza erreferentzia dutenei zuzendutako ekimena da. Jatorria edozein dela, 18 urtetik gorako pertsona orok du parte hartzeko eta parte hartzend uten guztien artean  bi onuradun aukeratuko dituzte eta, aukeraketa horretan lehentasuna izango dute Euskal Herriko eta Akitaniako proiektuek.

Irabazleek gehienez ere 2.500 euroko eta gutxienez 1.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izango dute eta, horretaz aparte, Dantza Hirian 2014 urteko programazioaren baitan lanak aurkezteko aukera ere izango dute.

Eskaera egin nahi duen guztiak, maiatzaren 26a baino lehen bidali beharko ditu alboan atxikita dagoen eskaera-fitxa bete eta sinatzeaz aparte, curriculuma, garatu nahi den proiektuaren memoria, motibazio-gutuna eta horrekin batera publiko desberdinekin sorkuntza-prozesuua partekatzeko modu berriak nola sustatu adieraziko duen proposamena.