Zabalik da Arabako Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea

Zabalik da Arabako Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-arabako-maketa-lehiaketan-parte-hartzeko-epea/@@download/image/20125171797maketa_lehiaketa.jpg
2012/12/13
berria
Zabalik da Arabako Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea
Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirola sailak Musika Maketen VI. lehiaketa martxan jarri du. Araban erroldatuta dauden bakarlari eta taldeek parte hartzeko aukera izango dute irailaren 14a bitarte.


Lehiaketak ez du estilo eta adin mugarik, oraindik merkatuan publikatutako lanik gabeko Arabako talde zein bakarlariek aukera dute seigarrenez Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Maketa Lehiaketan aurkezteko. Maketen iraupena 20-30 minutukoa izan beharko du, gutxienez, eta dokumentazioa duen gutun azalarekin batera, eskura aurkeztu beharko da –edo posta ziurtatuz– Gasteizen, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean.

Aurkeztutako maketa guztien artean originaltasuna baloratuko du epaimahaiak bai musikan eta baita hitzetan ere. Lehen sailkapenean zortzi maketarik hoberenak aukeratuko dituzte, eta finalerdira iritsiko diren horien artean kontzertu bat egingo da. Talde bakoitzak 150 jasoko dute ordainsari gisa.

Azkenik, zortzi horien artean bi sari izango dira, lehenengo saria 6.000 eurokoa eta bestetik, Euskarazko maketarik hoberenak ere 1.000 euroko saria jasoko du.
Adi ba, arabatarra bazara eta zure lana aurkeztu nahi baduzu irailaren 14a bitarte duzu aukera!

Arabako VI. Musika Maketa Lehiaketa


Lanak aurkezteko epea: 2012ko irailak 14a bitarte
Iraupena: 20-30 minutu artean
Aurkezpena: Gasteizen, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean (Probintzi plaza 5, 3A. 01001, Gasteiz)
Sariak:
Lehenak 6.000 euro
Euskarazko maketarik hoberenak 1.000 euro