Zabalik da ACT Jaialdian izena emateko epea

Zabalik da ACT Jaialdian izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-act-jaialdian-izena-emateko-epea/@@download/image/20111031550act1103.jpg
2012/12/13
berria
Zabalik da ACT Jaialdian izena emateko epea
2012ko maiatzaren 28tik ekainaren 2ra bitarte Bilbon antolatu duten ACT Jaialdirako izen emate epea zabalik da dagoeneko. Dantza eta antzerki sortzaile berriek aukera dute beste behin, abenduak 15a baino lehen, proiektuak aurkezteko.



Urtero bezala, ACT Jaialdiak sortzaile berriei tartea uzten die, sorkuntza lan laburrak aurkezteko. 2011ko edizioan, berrikuntza gisa, jaialdia izateaz haratago Arte Eszenikoen Azoka ere bilakatu dute ACT Jaialdia, eta Europa guztiko programatzaileak biltzen ditu.
Jaialdiak ekimen desberdinak biltzen ditu, batetik, sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa izango du aurten ere, eta irabazleak ACT- Arriaga Saria eskuratuko du. Arte eszenikoen eskolek azken urteetan egin dituzten lanen eta baita beste jaialdietako irabazleen lanen erakustaldia ikusgai izanen dira. Bideo sortzaileen lanen erakustaldia ere izango da, Dantzine izenekoa, eta egitarau pedagogikoa atalean ikastaroak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Azkenik, ACTmosfera eta topaketACT eztabaida gunea egongo da.
Parte hartzeko interesa duenarentzat, abenduaren 15a izango da proposamenak bidaltzeko azken eguna.