Z belaunaldia da, ikerketa baten arabera, munduko adin-tarterik zorigaiztokoena

Z belaunaldia da, ikerketa baten arabera, munduko adin-tarterik zorigaiztokoena Gazteak euren zoriontasunaren murrizketa bat esperimentatzen ari dira, “adin ertaineko krisiaren parekidea” dena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/z-belaunaldia-da-ikerketa-baten-arabera-munduko-adin-tarterik-zorigaiztokoena/@@download/image/pexels-sofia-alejandra-3007355.jpg
2024/03/27
Gazteak euren zoriontasunaren murrizketa bat esperimentatzen ari dira, “adin ertaineko krisiaren parekidea” dena.
Z belaunaldia da, ikerketa baten arabera, munduko adin-tarterik zorigaiztokoena

Hori dio behintzat World Happiness Report deitutako ikerketak. Ikerketarako, adituek parte hartu zuten pertsonei euren bizitza zerotik hamarrerako eskala ebaluatzeko eskatu zieten. Ondoren, azken hiru urtetako emaitzen batezbestekoa egin zen emaitzak eskuratzeko. Adituek aurkitu dutenaren arabera Z belaunaldiko gazteak, bereziki Ipar Amerikakoak, adin ertaineko krisiaren parekidea dena pairatzen ari omen dira. 

Txosten hau Nazio Batuen Erakundeak hainbat unibersitateerekin koordinatuta, eta 140 herrialde kontutan hartuta, urtero egiten duen ongizatearen barometroa da. Aurtengoak gazteen zoriontasunean “gainbehera nahasgarria” behatu du, berezi Ipar Amerikan eta mendebaldeko Europan. “Munduko zeinbait txokotan gazteak adin ertaineko krisiaren parekidea dena esperimentatzen ari direla pentsatzeak berehalako ekintza politikoa exijitzen du” baieztatu du Jan-Emmanuel De Neve, ikerketaren zuzendariak. 

Gainera, De Neve doktoreak azaldu zuenez, litekeena da zenbait faktorek gazteen zoriontasuna murriztea. Horien artean dago gai sozialen inguruko polarizazio handiagoa, sare sozialen alderdi negatiboak eta ezberdintasun ekonomikoak. Azken hoengatik, gazteek ezin dute euren etxebizitza propioa eduki, iraganeko gazteek bezala. 

Ikertzaileek esan dute txostenak jakintza orokorra ere desafiatzen duela. Orain arte uste zen zoriontasunak U itxurako ibilbidea zuela, adin ertainean beheraka bat edukiz, ondoren berriz errekuperatzeko. 

“Estatu Batuak, Kanada, Australia eta Zeelanda Berriko pertsonentzat zoriontasuna adin talde guztietan murriztu da, baina bereziki gazteen artean da nabarmena. Horrenbeste, ezen egungo gazteak, 2021-23 artean, zorigaiztokoenak diren” dio txostenak. 2010ean, gazteak adin ertainekoak baino zoriontsuagoak ziren. 

Zazpigarrenez jarraian, txostenaren arabera, Finlandia da munduko herrialderik zoriontsuena. Eskandinaviar herrialdiak 7,7ko nota eskuratu ostean. Danimarka, Islandia eta Suediak jarraitzen dute zerrenda. Alemania 16. postutik 24ra jaitsi da. Afganistan eta Libano, beste behin herrialderik zorigaiztokoenak dira. Serbia izan da zoriontasun igoerarik handiena izan duen herrialdea. Espainiar estatua 36. postuan dago eta Frantzia 27an kokatu dute.