Youtubeko izar berria, bullingaren aurka

Youtubeko izar berria, bullingaren aurka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/youtubeko-izar-berria-bullingaren-aurka/@@download/image/bomba-estereo-c_1474635711.jpg
2016/09/23
berria
Bogotako Bomba Estereo taldearen 'Soy yo' abestiak bullingaren aurkako mezu indartsua aireratu du.

Neskatila bat indarberrituta atera da ileapaindegitik, trentza eta txirikordaz betetako look apurtzailea soinean jantzita. Bere koloretako bizikletan doa ikaragarrizko segurtasuna erakutsiz, eta betaurreko handi batzuen atzetik, bere begirada zorrotzarekin desafio egiten die bullying mehatxua egiten dieten guztiei.

Bomba Estereo bogotako musika taldearen azken abestia da 'Soy yo', eta norbere burua maitatzeko, errespetatzeko eta zaintzeko aldarria egiten du. Youtuben dagoeneko 3.795.403 ikustaldi izan ditu, eta bideoko protagonista Interneteko izar berria bihurtu da.