“You give me fever” ***

“You give me fever” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/you-give-me-fever/@@download/image/Soweto_You_Give_Me_Fever.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Soweto
99.zenbakia
Bartzelonako Soweto talde beteranoak, Brixton diskoetxearen laguntzarekin, hamahiru kantuz osaturiko disko interesgarria aurkeztu digu. 60ko hamarkadan Jamaikan egiten zen ska eta rocksteady doinua lortu dute (jazzaren eta rhytm&bluesaren eraginpean, beti ere). Gogoratu, bestalde, Katalunia dela Europa mailan ska eta rocksteady talde gehien dituen herrialdea. Oriol Rovirak lan txukuna egin du ahots nagusi gisa eta azpimarragarria da, baita ere, ahots laguntzaileen lana. Diskoan parte hartu dutenen artean aipagarriak dira BB Seaton abeslari jamaikarra eta Mr T-Bone tronboi jotzaile dotorea; ez da, ez, laguntza makala.