Yongmun-Myeon

Yongmun-MyeonHego Koreako Yongmun-myeon herria geroz eta famatuago bilakatzen ari da ‘Kamerarekin amestuz’ izeneko kafetegia dela-eta. Argazkigintza maite duen helikoptero pilotu ohi batek eraiki zuen, vintage kameren itxurako kafetegi baten jabe izateko ametsa betez. Seul hiriburutik gertu kokatzen da, pilotuaren familiak duen etxearen ondoan. Hego Korean azken hamarkadetan asko ugaritu dira kafetegiak, baina, zalantzarik gabe, hauxe da guztien artean bitxiena. Bi solairu ditu, leiho biribilak eta kafea hartzera gerturatzen direnek bista panoramikoez gozatu dezakete.