'Yoko Ona' bideopodcastaren zuzeneko emanaldia egingo dute Bilborocken

'Yoko Ona' bideopodcastaren zuzeneko emanaldia egingo dute Bilborocken Sara Zozaya eta Eire bikotea izango dira gonbidatuak eta kontzertua ere eskainiko dute. Izena eman behar da bertaratzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yoko-ona-bideopodcastaren-zuzeneko-emanaldia-egingo-dute-bilborocken-1/@@download/image/3f322688-dd92-4da9-a453-cdbbec34a63f.jpeg
2024/03/04
Sara Zozaya eta Eire bikotea izango dira gonbidatuak eta kontzertua ere eskainiko dute. Izena eman behar da bertaratzeko.
'Yoko Ona' bideopodcastaren zuzeneko emanaldia egingo dute Bilborocken

Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak egiten dutenYoko Ona bideopodcastak ekitaldi berezia egingo du Bilboko Bilborock, martxoaren 7an. Sara Zozaya eta Eire taldeko musikariek hartuko dute parte.

Hainbat gairen inguruan arituko dira solasean: musikaren industrian emakume gazte gisa bide bat abiatzearen gazi-gozoak, besteen begirada, artista gazteek pairatzen duten paternalismoa eta militantzia feminista... 

Solasaldiaren ondoren, akustiko berezia eskainiko dute musikari gonbidatuek, Olatz Salvadorrekin eta Lore Nekane Billelabeitiarekin batera.

Arratsaldeko sei eta erdietan irekiko dituzte Bilborockeko ateak eta 19:00etan hasiko da saioa. Sarrera doakoa da, baina aurrez eman behar da izena.