Yoda iturria

Yoda iturria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Yoda iturria
San Francisco zinemaren industriaren erdigunetik hurbil dagoenez, filmeekin lotutako tankera guztietako bitxikeriak topa daitezke bertako kaleetan. Hala, Star Wars sagaren zaleak kontent izango dira maiteen duten pertsonaiari egin dioten omenaldiarekin. Yoda maisuaren estatua duen iturria ikusgai dago Letterman Digital Arts zentroaren sarreran 2005etik. Fanatismoak zale asko bultzatu ditu 900 urte baino gehiago dituen agure berdearen oinetan jarri eta desioak eskatzera. Egia esan, kokalekurik egokienean jarri dute, Yoda, azken finean, jakintza iturri izan baita Jedientzat.