“Yo soy Rastaman”

“Yo soy Rastaman” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yo-soy-rastaman/@@download/image/54p14-3.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Ras Cocoman
54.zenbakia
“Yo soy Rastaman”
Nork esango luke: Kuban, hango musika zaletasunarekin, Jamaikatik hain gertu… eta orain kaleratu dute lehen reggae diskoa! Gauza jakina da, reggae musika eta rasta erlijioaren jarraitzaileak ez daudela ondo ikusiak Kuban (ezta Jamaikan, eta, oro har, Karibean ere), baina harrigarria iruditzen zaigu orain arte reggae diskorik kaleratu ez izana Kuban. Arrazoi asko daude tartean (orain aztertuko ez ditugunak), baina reggaea maite dugunok pozteko motiborik badugu: reggae musikaren zuhaitz oparoari adar berria sortu zaio! Handia eta indartsua egin dadin!