Yo soy la Juani **

Yo soy la Juani ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yo-soy-la-juani/@@download/image/67yosoyj.jpg
2006/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Bigas Luna. Aktoreak: Veronica Echegui, Dani Martin, Laya Marti, Gorka Lasaosa. Generoa: komedia / drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2006. Iraupena: 90 minutu.
67.zenbakia
Yo soy la Juani **
Auzune txiro batean bizi da Juani gaztea. Auto tuneatuak, lan mixerableak eta neurona gutxiko basapiztiak nagusi diren lurralde antzu batean. Mutil-lagunari dion maitasunak soil-soilik lotzen du mundu gris horretara. Maite duen mutila beste neska batekin larrutan harrapatu eta gero, Madrilera jotzea erabakiko du Juanik. Bertan, aktore bihurtu eta arrakasta lortu nahi du. Ametsak ez du errealitate gordinarekin zerikusirik, ordea. Bideoklip luze, aspergarri eta inozoa besterik ez da. Elkarrizketak filmak irudikatzen dituen pertsonaiak bezain hutsalak dira eta istorioak ere ez du inongo sinesgarritasunik. Veronica Echeguiren interpretazioa da, ezbairik gabe, Bigas Lunaren handikerien sutik salba daitekeen gauza bakarra.