Ylenia Baglietto: "Gotikoek badakite goxoak izaten"

Ylenia Baglietto: "Gotikoek badakite goxoak izaten" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ylenia-baglietto-quotgotikoek-badakite-goxoak-izatenquot/@@download/image/sexua_ylenia_ba_1378451947.jpg
2013/09/09
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Ylenia Baglietto: "Gotikoek badakite goxoak izaten"
‘Goenkale’ saioan ezagutu genuen Eider neska gotikoa; Ylenia Bagliettori (Eibar, 1986) buruz, ordea, gutxiago dakigu. Agertokietara gazte igo zen lehen aldiz eta, aitortu digunaren arabera, sexuan ez zen motz gelditu.


Nolakoa zara intimitatean?
Oso jatorra.

Zerk limurtzen zaitu?
Urez betetako igerilekuek.

Gau erromantiko baterako aurrekari onena?

Kriket partida on bat.

Eta bikotearekin zaudela, zein duzu plan perfektua?

Kartetan jolastea.

Udako berotasuna ala neguko freskotasuna?
Udazkena nahiago dut.

Larrutan egiteko soinu banda gustukoena?
Karinaren Aires de fiesta.

Zer behar du konkistatu nahi zaituenak?

Diru asko.

Sexuan, gotikoen gogortasunaren aldekoa zara ala nahiago duzu samurtasuna?

Gotikoek goxoak izaten ere badakite!

Gauza berriak probatzea gustatzen al zaizu?
Dagoeneko dena dago asmatuta!

Egia al da aurpegi ezaguna ligatzeko lagungarria dela?

Ezaguna den norbaiti galdetu beharko diogu hori...

Non uzta hobea? Eibarren ala Donostian?

Miranda Ebron.

Larrutan, non aritu zara gusturago?
Zeruan, dudarik gabe.