Yi ge fu quin mu quin (Ni uno menos / Pas un de moins) ****

Yi ge fu quin mu quin (Ni uno menos / Pas un de moins) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yi-ge-fu-quin-mu-quin-ni-uno-menos--pas-un-de-moins/@@download/image/2p46-3.jpg
2000/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Zhang Yimou. Aktoreak: Wei Minzhi, Zhang Huike, Tian Zhenda. Generoa: drama. Herrialdea: Txina. Urtea: 1999. Iraupena: 106 minutu. 
2.zenbakia
Yi ge fu quin mu quin (Ni uno menos / Pas un de moins)   ****
Zhang Yimou maisuak Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Zinemaldian harribitxi hunkigarri honekin. Hamahiru urteko neskato batek eskolako irakaslea ordezkatu behar du hilabete batez Txinako herrixka galdu batean. Goiz batean, ikasle bat falta zaiola ohartuko da. Haurra probintziako hiriburura joan da gaixo duen ama alargunaren tristezia eskean bldutako txanponekin leuntzeko asmoz. Irakasle gaztetxoak ez du atsedenik hartuko ume galdua aurkitu arte. Sentimendu kolpez landutako olerki zirraragarria da.