Ye-ye garaira, The Sparteensekin

Ye-ye garaira, The Sparteensekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yeye-garaira-the-sparteensekin/@@download/image/20112155568TheSparteens6.jpg
2012/12/13
berria
Ipar Euskal Herriko musika taldeak bideoklipa grabatu zuen joan den larunbatean Senpere inguruan. Horretarako, deialdia egin zuen: ye-ye estiloko jantziak soinean jarrita eraman behar ziren, mende erdi atzera egin beharra zegoen, eta hona hemen erantzuna.

Larunbat eguerdian, hitzordua egin zuten orduan, euria gogoz bota zuen, baina atertu egin zuenez, scoopitone -garaiko bideoklipek horrela zuten izena- grabatu ahal izan zuten.
20 lagunek parte hartu zuten grabazioan eta haietako bi 1967ko Ford Mustang auto zahar baina ikusgarrian agertu ziren.