Yannick Bergara: “Maria Luisaren hiletan bost orduz egin nuen negar”

Yannick Bergara: “Maria Luisaren hiletan bost orduz egin nuen negar” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yannick-bergara-maria-luisaren-hiletan-bost-orduz-egin-nuen-negar/@@download/image/84p52Janick.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Jon Odriozola. Argazkiak: Etb
Yannick Bergara: “Maria Luisaren hiletan bost orduz egin nuen negar”
Goenkale-n, Rakel antzezten du. Maiz galdetzen diote bere izenaren jatorriaz, eta ohituta dago azalpenak ematen: "bretoia da. Ama txikitan Frantzian bizi zen, eta lagun baten ohorez jarri zidaten". 24 urte ditu, eta Gemini petoa dela dio; "Agintzeko joera" eta "izaera aldakorra" omen du.

Zerua. Non? Gustura egon naitekeen edozein lekutan
Infernua. Non? Alaitasunik ez edo bakardadea dagoen edonon.

Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Auskalo. Barakaldon ez dago.

Elizan. Noiz azken aldiz? Maria Luisaren hiletan. Bost orduz egin nuen negar. Ez zen errodaje motza izan.



Kontzertuan. Zein talde? Ken Zazpi, Sugan, Mikel Urdangarin.
Liburutegian. Zein liburu? Nire kuttunena Joanne Harrisen Chocolat da. Gozozale amorratua naiz.

Larrugorritan non? Ohean. Edo etxean barrena.

Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Tolosako ihauteri batzuetan. Goenkalen hasiberria nintzen, eta jendearen txantxak… entzun behar izan nituen. Orain urtero joaten naiz.

Lanean. Zer gorroto duzu? Antzeztean testua ahanztea.
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Uf! Edonora bueltatuko nintzateke. Primeran pasatu dudan seinale.

Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Ez dut asti askorik izaten, baina batez ere Goenkale, Baldemendi eta Pilotari
Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Ez dut uste batere dudanik, baina etsairen batekin, agian.

Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Ezer gutxi; arrautz frijituren bat. Olioari beldurra diot.
Ohean. Amesgaiztoa. Hegan noala eta erori egiten naizela.