“XXV”

“XXV” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xxv/@@download/image/Mr_Review_XXV.jpg
2011/07/01
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Mr Review
120.zenbakia
Hamabi urte pasatu ditugu Holandako ska talde honen disko berriaren zain. Eta zer esan? Jartzen duzunean, ezingo duzu geldirik egon. Hirugarren olatuko ska gisa klasifikatu ditzakegu; erritmo azkarra, musikalki izugarria eta ahotsak bikain. 25 urte pasatxo ditu taldeak, eta nahiz eta freskotasun pixka bat galdu, maila mantentzen dute. Dantza egitea gustuko baduzu, talde paregabea. Eta bestela ere bai, ze demontre!