Xu Bingen obra polemikoa ikusgai Guggenheim museoan

New Yorkeko Guggenheimen erretiratu egin zuten, baina Bilbokoan ikusgai izango da Xu Bing artistaren 1994ko A Case Study of Transference obra polemikoa. Bingek bideoan letrekin apaindutako bi txerri ageri dira kopulatzen, jendearen aurrean. Harekin batera, Huang Yong Pingen Theatre of the World obra ere ikusgai izango da, hau ere New Yorken erretiratutakoa; Kristalezko ontzi handi batean mota guztietako intsektu eta narrasti biziak ikusi daitezke, elkarri erasotzen.
Obrak ikusgai egongo dira maiatzaren 11tik aurrera eta irailaren 23a bitarte. New Yorken ez zituzten erakutsi, animalien aurkako tratu txarrak salatu zituztelako. Eta zuek, zer deritzozue? Artearen adierazpen askatasuna ote dago jokoan, edo animalien eskubideak?