X-Men origins: Wolverine

Munduko gizonik sexyena omen da, baina ez hori bakarrik, otso-gizona ere bada, eta izugarrizko boterea du burdinazko atzaparretan: Hugh Jackman aktoreaz ari gara, eta X-Men pelikula sortan jokatzen duen izaki mutagarri harrigarriaz; wolverine jaunaz, alegia. Film honetan, wolverine pertsonaiaren jatorria kontatzen zaigu. Akziozko film kaskarretan zaildutako Gavil Hood hegoafrikarrak zuzendu du pelikula.