X-Men: Days of Future Past

X-Men: Days of Future Past https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xmen-days-of-future-past/@@download/image/x-men_1398778429.jpg
2014/05/05
kritika
Testua:
Zuzendaria: Bryan Singer.
Aktoreak: James McAvoy, Michael Fassbender, Jennifer Lawrence.
151.zenbakia
Mutanteen frankiziari hasiera eman zion zuzendari Bryan Singer bueltan da, eta badirudi, komiki ezagunaz inoiz egin den filmik onena dakarrela. X-Men: First Class (2011) azken filmaren eta aurrekoen arteko lotura egingo du, iragana eta etorkizuna lotzen dituen istorioa baliatuz. Hala, adibidez, James McAvoy eta Patrick Stewart zein Michael Fassbender eta Ian McKellen batera ikusiko ditugu X Profesorearen eta Magnetoren azalean.