X-Men ***

Usual Suspects apartaren egileak Marvel zigiluko X-Men komikiaren egokitzapen txukuna egin zuen. Mutazio genetikoek gizaki berri batzuen sorrera eragin dute: mutanteak. Xavier irakasleak hezitako mutante onek mundua menperatu asmoz dabilen Magneto ankerraren mutante lazgarriei egin beharko diete aurre. Efektu berezi ikusgarriz jositako akziozko film entretenigarria da. Une atsegina igarotzeko aukerakoa.