Xiringa kutsatuak, babesteko

Xiringa kutsatuak, babesteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xiringa-kutsatuak-babesteko/@@download/image/2011107342xiringak.jpg
2012/12/13
berria
Xiringa kutsatuak, babesteko
Emakume bat salatu dute Brasilian bere etxea HIESaz kutsatutako xiringekin inguratzeagatik. Medikua da eta hospitaleko laborategitik hartu omen ditu laginak. Adierazi duenez, nazkatua dago etengabeko lapurretekin eta lapurrak uxatzeko metodo hau beste edozein kamera, alarma edo zakur baino hobea dela dio. Behintzat oharra jarri zien: “Odoleztatutako horma. HIESa. Ez pasa”.