“Xenophanes” ****

“Xenophanes” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xenophanes/@@download/image/Omar_Rodriguez_Lopez_Xenophanes.jpg
2011/06/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Omar Rodriguez-Lopez
119.zenbakia
“Xenophanes” ****
Puertorricar jatorrizko amerikarraren hamabigarren lana da Xenophanes hau, 2009ko irailean kaleratua, The Mars Voltarekin Octhaedron lana ekainean argitaratu ostean. Ikustekoa da gizon honen lan erritmoa! Bere egin dituen erritmo irregularrak nahastuz, pianoarekin ausartzen da Omar, baita ahotsarekin ere. Thomas Piridgen baterian, Juan Alderete bajuan eta bere anaia teklatuan; Cedric gabeko The Mars Volta, alegia. Goliath diskoaren bigarren partea dirudi, barnean oraindik kanporatzeko abestiak balitu bezala, horregatik lau izarrak.