Xare, euskal kultura digitalaren lehenengo azoka

Eragin enpresak antolatuta, gaur eta bihar, ostirala eta larunbata, Xare teknologia berrien euskarazko azoka-jaialdia egingo dute Donostiako Kursaalen. Euskarak esparru horretan duen lekua aldarrikatzeko helburuz eta Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, hitzaldiak, ikastaroak, standak eta abar izango dira. GAZTEZULO ere bertan izango da.
Informazioaren Teknologia Berriak presentzia nabarmena dute gure bizitzako alor orotan. Hauen erabilpena ikaragarri hazi da azken hamarkadan, eta euskarak ere bere esparrua aldarrikatu du teknologia berrien eremuan.
Guzti hori kontuan harturik, Eragin enpresak egitasmo berri bat jarri du abian: aurten lehen aldiz antolatuko dute Xare azoka-jaialdia. Kultura digitalean euskarazko erabilpena sustatzeko asmoz, bi eguneko jardunaldiak prestatu dituzte gaur eta bihar, ostirala eta larunbata, eta stand-ak, hitzaldiak, kontzertuak, aurkezpenak eta abar edonoren eskura jarriko dituzte Kursaaleko auditoriumean.
Sarrera doakoa izango da, erabat irekia, eta publiko orokorrari, IKTen sektoreko profesionalei eta beste edozein enpresa, instituzio eta elkarteri ere luzatu diete gonbidapena. Euskaraz aritzea eta hizkuntza horretan lan egitea da bete beharreko baldintza bakarra.
Ekintzaz beteriko bi egun
Hamaika egiteko izango dituzte bertaratuek, baina horien artean instalazio festa azpimarra daiteke. Izan ere, zure ordenagailua azokara eramaten baduzu softwarea euskaraz jarri eta Linux nabigatzailea instalatu ahal izango duzu, txandakako zerbitzuaren bidez.
EHUko Robotika eta Sistema Autonmoen taldeak, bestetik, robot erakustaldia egingo du, eta RIP Remix Manifesto film interesgarria euskarazko azpitituluekin proiektatuko dute.
Teknologia berrien alorrean, hain zuzen, gazteak dira etorkizuneko erabiltzaile potentzialak eta euskararen sustatzaile nagusiak. Horregatik, haiei ere keinu berezia egingo diete Xarek, eta GAZTEZULOk bere stand-a izango du bertan.
Abian dugun III. Hi eta Hire Munduak Bideo Lehiaketan parte hartu duten bideoak ikusteko aukera emango dugu, baita gustukoenaren alde nork bere bozka ematekoa ere. Larunbatean, halaber, irabazleak nor diren iragarriko dugu sari banaketa ekitaldian, eta bideoak proiektatuko ditugu.
Bestetik, webgune eraberrituan nabigatzeko eta III. Gaztezulo Saria proposatu eta bozkatzeko baliabideak jarriko ditugu denon eskura gure stand-ean. Hurbildu zaitez, gazte!

Gazteei begira