Xanpuz aldatzeko lau arrazoi

Xanpuz aldatzeko lau arrazoi Pasa zaitez solidora! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xanpuz-aldatzeko-lau-arrazoi/@@download/image/champú-en-barra.jpg
2018/08/22
Pasa zaitez solidora!
Xanpuz aldatzeko lau arrazoi

Zure xanpua gogoko duzu? Berdin dio zein markakoa den, ziur likidoa dela! Bada albiste bat dugu zuretzat; xanpu solidoa existitzen da, eta kontatu behar dizugunaren ondoren, ziur probatuko duzula!

Xaboi solidoaren antzera, xanpu-pastilla uretan disolbatzen da. Azkenaldian geroz eta denda gehiagok saltzen dute, eta ile guztientzako dago; baina, zergatik aldatu? Hemen dituzue pisuzko lau arrazoi:

 

1) Plastiko gutxiago erabiliko duzu: Xanpu-pastilla ez dute plastikoan bilduta saltzen, xaboiaren antzera, ez du babesik behar. Hartu eta etxera!

 

2) Ahaztu likidoez bidaiatzerakoan: Hegazkina hartzera bazoaz, ahaztu likidoez! xanpu solidoak arazorik gabe pasako ditu kontrolak, eta gainera, ez duzu kezkatu behar ontzia ireki eta arropa zikinduko dizulako; pastillak ez du zure arropa ukituko!

 

3) Gehiago irauten du: Solidoa denez, material gehiago dauka kontzentratuta, eta beraz, gehiago iraungo dizu. Batez-beste, xanpu solidoak 3 botila xanpu likido adina irauten du!

 

4) Naturala eta animalietan probarik egin gabea: Xanpu solidoa orokorrean denda ekologikoetan saltzen dute, eta beraz, gehienak osagai naturalekin eginak dira eta ez dute animalietan probarik egin. Gainera, ez dute palma oliorik edota silikonarik. Natural naturala!