Xabier Osakarrentzat Irujok sinatutako pilota; aste honetan Itxakoren baloia eskura dezakezu

Xabier Osakarrentzat Irujok sinatutako pilota; aste honetan Itxakoren baloia eskura dezakezu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabier-osakarrentzat-irujok-sinatutako-pilota-aste-honetan-itxakoren-baloia-eskura-dezakezu/@@download/image/20105256603IMGP0796.JPG
2012/12/13
berria
Xabier Osakarrentzat Irujok sinatutako pilota; aste honetan Itxakoren baloia eskura dezakezu
Hil honetan zozketa mundiala jarri dugu abian. GAZTEZULOk hamar urte beteko ditu urrian eta urteurren borobil hori behar bezala ospatzeko hamaika opari zotz egingo ditugu. Lehena, Juan Martinez de Irujok sinatutako pilota, Xabier Osakar iruindarrak etxeratu du.
Aste honetan, Lizarrako Itxako eskubaloi taldeko jokalari guzti guztiek sinatutako baloi dotorea zotz egingo dugu. Lizarrakoa bai talde puska! Superkopa irabazi zuten abuztuan, Espainiako Kopa  martxoan eta duela astebete, bigarrenez jarraian, Liga irabazi dute.




Zozketetan parte hartzeko honako galderari erantzun behar diozu:
Nork merezi du GAZTEZULO saria?
Xabier Osakarren ustez, Gorritiko Julio Soto bertsolariak merezi du. Eta zuk, zer diozu?
Bidali mezua gaztezulo@gaztezulo.com-era osteguna baino lehen!