Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabier-lete-euskarazko-nazioarteko-i-poesia-saria/@@download/image/20117113465xabier-lete-not2_copia.jpg
2012/12/13
berria
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskara Departamenduaren bitartez, Xabier Leteren oroimenean Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria antolatu du.


Irailaren 15a baino lehen Koldo Mitxelena Kulturunean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulegoetan, propioetan zein itunduetan, aurkeztu beharko dira euskaraz idatzitako lan originalak eta argitaratu gabeak. Gaia librea da eta DIN-A4 formatuan 800 lerro izan behar ditu gutxienez.
Epaimahaia Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuko du eta Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratuko da. Saria lehiakortasun erregimenean emango denez, epaimahaia euskal literaturan adituek osatuko dute.
Saritutako obra 2012ko otsailaren 1ean jakinaraziko da kultura ekitaldi batean. Irabazleak 10.000,00 euroko saria izango du eta lana espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du.