Xabi Borda: Bizitakoaren arabera idazten dut"

Xabi Borda azpeitiarrak lehen liburua aurkeztu du: "Birika zatiak". 22 urte ditu, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasten ari da Bilbon, eta Durangoko azokara joateko irrikitan dago.
Nondik hartu duzu arnasa "Birika zatiak" liburua osatzeko? Zenbat dago Xabi Bordaren arnas propiotik, zenbat han-hemenka ikusi edo entzundakotik?
Nik neuk bizitakoaren arabera idazten saiatu naiz. Gai aldetik, liburuak ez dakar berrikuntzarik, betiko gaiak erabili ditut: maitasuna, bakardadea Ez nator halako aurkikuntzak kontatzera. Gai horiei ematen diedan zentzuan dago egina liburua; ikuspegi idilikoaz aldentzen ahalegindu naiz.
Zergatik du poetak galderak egin, baina sekula ez erantzuteko joera?
Erantzunik ez dugulako izango da. Zerbaitek kezkatzen zaituelako idazten duzu, erantzunik ez daukazulako. Erantzunik baduzu, agian ez duzu horri buruz idazteko gogorik izango.
Liburua idazteko orduan erreferente izan dituzun euskal poetak
Joxe Luis Otamendi, Iñigo Aranbarri, Harkaitz Cano, Jon Benito, Mikel Ibarguren Asko izan ditut erreferente. Ezusteko handia izan da, Susarekin liburua argitaratzeko prozesuan idazle horiek pertsonalki ezagutzeko aukera izan baitut, eta ilusioa eman dit eurek nire liburua irakurtzea.
22 urte. Lehen liburua. Nola joan da prozesua?
Nik ez dut esperientzia handirik honetan guztian. Urtetako lana dago liburuan. Argitaletxera poema batzuk bidali nituen, eta esan zidaten liburua osatzen banuen argitara zitekeela. Urtebete eman dut horretan, eta bukaerarako nahiko nekeza egin zait lana. Uste baino gehiago kostatu zait.
Aurrera jarraitzeko asmorik bai?
Barruak eskatu behar du. Barruak eskatuz gero, zer edo zer egingo dut. Momentuz, ez dut inolako asmorik.
Zer espero duzu Durangon? Zer iritzi duzu azokaren inguruan?
Orain arte, beste aldean egon naiz. Urtero joaten naiz, eta egun pasa ederrak antolatu izan ditugu. Aurten ilusio handia daukat postuaren atzetik azoka ikusteko.
Zer sentituko duzu jendeak zure liburua erosterakoan?
Ez dakit. Errespetu handia ematen dit horrek.