Working Class Anthems

Bosgarren lan luzea dakarte holandako beteranoek Randale Records zigiluaren eskutik. Oi! musika sinplearekin jarraitzen dute, melodiaz betea eta koreatzeko erraza. Gai pertsonalak zein sozialak nahastu dituzte, umoreari ere tartea eginda. Ezin esan berri honek aurreko diskoak gainditu dituenik, baina benetan aipagarriak diren abestiak osatu dituzte, hala nola, diskoari izena ematen dion bera. Hainbeste lan argitaratzen dituen talde batentzat zaila da mailari eustea, baina holandarrek disko txukuna atera dute beste behin.