Winona Ryder eta Keanu Reeves, aspalditik ezkonduta?

Winona Ryder eta Keanu Reeves, aspalditik ezkonduta? 'Stranger Things'-eko protagonistaren arabera, 26 urte daramate ezkondurik; nola da posible? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/winona-ryder-eta-keanu-reeves-aspalditik-ezkonduta/@@download/image/Keanu-Reeves-and-Winona-Ryder-in-Destination-Wedding.jpg
2018/08/20
albiste-laburra
'Stranger Things'-eko protagonistaren arabera, 26 urte daramate ezkondurik; nola da posible?
Winona Ryder eta Keanu Reeves, aspalditik ezkonduta?

26 urteren ondoren, berriro elkarrekin ikusiko ditugu pantaila handian Winona Ryder eta Keanu Reeves aktoreak. Destination Wedding filma estreinatuko dute abuztuaren 31n, eta dagoeneko hasi dira promozioarekin. Hain zuzen, Ryderrek adierazi du posible dela Reevesekin 26 urtez ezkonduta egon izana, beraiek ezer jakin gabe. Nolatan?

Bi aktoreek elkar ezagutu zuten Francis Ford Coppolaren Dracula filmean, duela 26 urte. Hain zuzen, film horretako eszena batean bikotea ezkondu egiten da erritu errumaniarren bitartez. Bada dirudienez, erritu hori egin zuen gotzaina ez zen aktorea, benetako elizgizona baizik, eta eszena osorik errodatu zen, inolako mozketarik gabe; beraz, aktore bikotea teknikoki ezkonduta dago!