Winbot

Etxeetako pasiloetan barrena zorua garbitzen duten robot xurgatzaileak izan ziren aurrekaria, eta orain leihoetako kristalak dirdiratsu utziko dituen aldaera heldu da: Winbot. Robota bi piezak osatzen dute, kristalaren alde banatan kokatu eta imanez elkar erakartzen dutenak. Betaurrekoak edota pantailak garbitzeko erabili ohi den material bereko gainazala dute. Ikasle pisuetan ez dugu uste erabilpen handia emango zaionik, eta langileek ere ez dute begi onez ikusiko: lanpostuak lapurtuko dituzten robotak ez ditugu behar garai zail hauetan!